Euskararen hilabetea aurkeztu du Irungo Udalak
25 febrero, 2015
Euskararen Hilabetea aurkeztu du Irungo Udalak
Hiriko Ikastetxeekin lankidetzan antolatu du Irungo Udalak Euskararen Hilabetea. Hiru antzerki emanaldi egingo dituzte martxoan zehar. Haur Hezkuntzako umeek “Hiru txerritxoak” antzezlana ikusiko dute, Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleek, “New Orleansko Cyrano”, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gazteek “Jauzi hirukoitza” ikuskizuna. Antzerki emanaldietako gaiak ikasgeletan landu ahal izango dituzte, antzerki konpainiek prestatutako material didaktikoari esker. Euskararen hilabetearen baitan, Irungo haurren eta gazteen euskarazko ekoizpenak argitaratuko ditu Udalak, bi aldizkari berezitan.









Deja una respuesta