Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Martxoaren 2an zabalduko dute Solas Jolas udalekuetarako aurre-inskripzio epea

25 febrero, 2015

Martxoaren 2an zabalduko dute Solas Jolas udalekuetarako aurre-inskripzio epea

 

solas jolasMartxoaren 2tik 13ra irekiko dute Solas Jolas programan parte hartzeko aurre-inskripzio epea. 010/943 50 51 52 telefono zenbakian, irun.org web gunean edo HAZ bulegoan egin daiteke, egunero 8:00etatik 22:00etara. Onartutako haurren behin-behineko zerrenda martxoaren 23an argitaratuko dute. Plazen zozketa, apirilaren 13an izango da. Plaza eskuratzen duten haurren gurasoek izen ematea egin beharko dute. Irun Txartela edukitzea ezinbestekoa izango da horretarako. Behin betiko inskripzioaren epea apirilaren 20tik 30era izango da.

Iazko prezio mantendu du aurten Irungo Udalak. 70 euro ordaindu beharko du haur bakoitzak. Txanda batean bi anai-arrebak edo gehiagok parte hartzen baldin badute, 52,50 euro ordainduko du bakoitzak. Plazei dagokienean ere, joan den urteko kopuruei eutsi nahi die Udalak: 515 uztailan, eta 100 abuztuan. 2005 eta 2010 urteen artean jaiotako haurrek parte hartu ahal izango dute. Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailan dauden, eta dibertsitate funtzionala duten haurrak ere onartuko dituzte.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *