Hogei langabe kontratatuko ditu Hondarribiko Udalak udako TAO zerbitzurako
Hogei langabe kontratatuko ditu Hondarribiko Udalak udako TAO zerbitzurako
Langabezian dauden hogei pertsona kontratatuko ditu Hondarribiko Udalak, udaran TAO zerbitzua kudeatzeko, eta aparkalekuak zaintzeko. Interesa dutenek martxoaren 3ra arte eman dezakete izena Lanbiden. Lan beharrik handiena duten pertsonak kontratatzeko baldintzak ezarri ditu Udalak. Kontratatutakoen erdia 35 urtetik gorakoak izango dira, eta beste %50a, 35etik beherakoak. 35 urtetik gorakoen artean, kontratatutakoen %60 emakumezkoak izango dira, eta %40 gizonezkoak. “Emakumeak lehenetsi ditugu. Datuek erakusten duten moduan, zailtasun handiagoa daukate lana aurkitzeko”, azaldu du Juan Mari Altuna Udaltzaingoko zinegotziak. 35 urtetik beherakoen artean, plazen kopurua ez dute generoaren arabera banatu. Onartutakoen zerrenda www.hondarribia.org web orrian argitaratuko dute, baita Iragarkien Taulan ere.









Deja una respuesta