Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Bideragarritasun plana betetzen ari da Ficoba

26 febrero, 2015

Bideragarritasun plana betetzen ari da Ficoba

 

SarrateaZenbaki beltzak atzean utzi ditu Ficoba erakustazokak. Bosgarren aldiz, superabitarekin bukatu du urtea. 160.258 eurokoa izan da aurten. %22 igo dira Ficobaren diru-sarrerak 2014ean, 1.350.000 eurorekin. 215 ekitaldi hartu ditu erakustazokak, aurreko urtean baino lau gehiago. Bisitarien kopuruari dagokionez, errekorra lortu du. 140.050 izan dira aurten, 2013an baino 2.000 gehiago.

Ander Sarratea Ficobako gerenteak azpimarratu du “estrategia” baten ondorio direla datu positiboak: “Jarduera gehienak erakunde pribatuek bultza ditzaten lortzen saiatu gara. Ficoba azpiegitura erakargarri bihurtu da ekitaldien antolatzaileentzat”. Ekimen pribatuko jarduera horren adibide dira Ficoauto bigarren eskuko ibilgailuen azoka, Artekaña garagardo artisauaren azoka, edo Expoterraria narrastien, arrainen, artropodoen eta ugaztunen azoka. Bideragarritasun planarekin aurrera doazela baieztatu du Sarrateak: “2016ra ekonomikoki osasuntsu iritsiko garela espero dugu”.

2015 urterako, hogeita hamar ekitaldi baino gehiago lotu ditu Ficobak. Horien artean: Uhinak, Klima Aldaketa eta Itsasertzari buruzko Mugaz Gaindiko Kongresua, Sportjamen udako edizio berezia, Gureak Taldearen 40.urtemuga, Expotaku mangaren bira edo Real Union futbol taldearen mendeurrena. Irun Zuzenean jaialdiaren markoaren baitan, hiru kontzertu daude baieztatuta: The Remains martxoaren 23an, Fito & Fitipaldis ekainaren 13an, eta Men of Rock irailaren 26an.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *