Parodia egingo dute Herri Olinpiaden laugarren saioan
Parodia egingo dute Herri Olinpiaden laugarren saioan
Inauteriekin batera egingo dute Hondarribiko Herri Olinpiaden laugarren saioa. Otsailaren 13an izango da, ostiralean, 20:00etan Soroeta pilotalekuan. Taldeek bizpairu minutuko parodia prestatu beharko dute, eszenatoki gainean antzezteko. Gaia librea izango da, eta eszenografia edo atrezzoa jartzeko, bi minutuko tartea izango du talde bakoitzak, gehienez. Hutsune horiek aurkezle batek girotuko ditu.
Epaimahaiak erabakiko du puntuen banaketa. Parodia onenak 36 puntu jasoko ditu, eta okerrenak bakarra. Parte hartzaileek beraiek erabakitako sariak ere egongo dira: talde originalena, janzkera onena eta parodia okerrena. Soroeta pilotalekuan taberna jarriko du Stop Kaleratzeak plataformak, dirua biltzeko. Lau ordu inguruko iraupena aurreikusi dute antolatzaileek.









Deja una respuesta