Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Porrot argia jasan du Erroibide-Irunek

26 enero, 2015

Porrot argia jasan du Erroibide-Irunek

 

ZURT TABERNA 77-43 ERROIBIDE-IRUN

azkoitiaHirugarren laurdenera arte eutsi zion larunbatean Erroibide-Irunek Zurt Taberna Iraurgiri. Emakumeen Lehen Mailako bigarren sailkatua da talde azpeitiarra, eta aurkari ahula izan zuen gainera. Min hartuta zeuden Izaro Alza eta Ohiane Borreguero jokalarien hutsunea zeukan Erroibidek. Partidan zehar aldaketak egiteko aukera handirik ez zuen, beraz, Ganix Miron entrenatzaileak.

Trantsizio azkarren bidez irundarrak nekatzea izan zen etxekoen asmoa. Atsedenaldira arte emaitza eman zuen planteamentuak (38-25). Hirugarren laurdenean, markagailuan hurbiltzeko ahalegin itzela egin zuen Erroibidek, baina laugarrenerako leher eginda bukatu zuten neskek. 26-5eko partzialarekin garaipen argia eskuratu zuen Zurt Tabernak. Igande eguerdian Autocares Alba La Salle hartuko du Erroibidek Artaleku kiroldegian.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *