Prebentzio lanean ari da Hondarribiko Udala San Marko egunerako
Prebentzio lanean ari da Hondarribiko Udala San Marko egunerako
Larunbateko Opila Eguna dela eta, jarrera osasuntsuak bultzatzeko eta balizko arriskuak aurreikusteko lanean ari da Hondarribiko Udala. Horien artean dago edari alkoholdunen kontsumo neurrigabe edo goiztiarrarena. Hondarribiko Udalak urtero argitaratzen du material berezi bat, San Marko egunaren harira, prebentzioko kanpainarekin jarraitzeko. Aurtengo irudia aterkia da. Opila egun askotan euria egiten duelako, eta bide batez, aterkia babes ikur gisa erabil daitekeelako.
Apirilean zehar, ordu beteko saioa egin dute herriko ikastetxe guztietan. Saioaren protagonista alkohola bada ere, tabakoaren kontsumoaren arriskuak aztertu dituzte. Adinean gora egin ahala, kannabisari heldu diote. “Hiru sustantzia hauek dira gehien arduratzen gaituztenak gazteei dagokienez, alde batetik gehien erabiltzen direnak direlako, eta bestetik, gazte askok, eta zenbait helduk ere, gehiegi normalizatzen dituztelako kontsumo hauek”, azaldu du Txomin Sagarzazu Gazteria eta Prebentzio Komunitarioko zinegotziak.









Deja una respuesta