Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Real Unioneko opila aurkeztu dute

21 abril, 2015

Opila

Opila berezia eskainiko du Ogi Berrik aurten ere. Real Union elkartearekin egindako akordioari esker, apaingarri txuribeltzak daramatzan opila prestatu du. Oinarria almendra bizkotxo tradizionala da. 23 euroren truke salduko dituzte, Ogi Berrik eskualdean dituen hogeita hamar saltokietan. Bi sarrera oparituko dituzte opilarekin batera, maiatzaren lehen asteburuko Real Union-Las Palmas Atlético partidarako.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *