Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Sara Olaizola futbolaria

31 enero, 2017

Sara Olaizola futbolaria

Goiztiarra izan da Sara Olaizola (Irun, 1997), futbolean eman dituen urrats guztietan. Ondo hausnartu ditu, dena den, eta urrun eraman dute, gainera. Hamazazpi urterekin hasi zen Bigarren Mailan, etxeko klubean, Mariñoko emakumeen talde nagusian. 2016/2017 denboraldian, Emakumeen Lehen Mailan ari da, etxetik gertu, Oiartzun Kirol Elkartean. Lehen itzulian, sufritzea egokitu zaie berdeei, eta jaitsiera postuetatik irten ezinean ibili dira. Bigarrenaren hasieran lehen garaipena lortu dute, Espanyolen etxean (0-2). Aurrerantzean, gorako bidea jarraituko dutela uste du Olaizolak. Espero baino gehiago parte hartzen ari da erdilaria, eta pozik dago esperientziarekin.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *