Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

«Doakotasunerantz, herritarron beka», AEK Irun eta BDS KOOP

29 septiembre, 2025

“Doakotasunerantz, herritarron beka” izena aukeratu dute AEK-k eta BDS KOOPek beren proiektu berria izendatzeko. Egitasmoaren helburua euskaldundu nahi den pertsona ororen eskuetan euskara ikasteko aukera jartzea da. Euskara ikasten hasi nahi dutenentzako beka sistema berri honen bitartez, babesle sare bat sortu nahi dute, euskaltegiko matrikula ordaintzeko zailtasunak dituztenei laguntzeko. Beñat Alzaga Irungo AEK-ko kideak eta […]

BDS Koop: Bidasoaldean kooperatiben sorrerarako laguntza | Bidasoako Ahotsak

24 marzo, 2025

BDSKoopek martxan du dagoeneko Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen ikuspegitik Bidasoaldean, Irunen eta Hondarribian kooperatibak eratzen laguntzeko doako programa. Gizartearen beharrei begira arituko diren enpresak eratzen lagundu nahi dute, ikuspegi feminista, ekologista eta sozial batetik lan egin nahi duten enpresak sortzen, alegia.  BDSKoopeko Dornaku Lanzek Eusko Jaurlaritzak finantzatutako programaren xehetasunak azaldu ditu.

Badoa banaketa kooperatiba – Bidasoako Ahotsak

12 abril, 2021

Behe Bidasoko banaketa kooperatiba berria aurkeztu da Badoa izenaren azpian. Eskualde osoan euskara, gaztelania eta frantsesez zerbitzua eskaintzeko asmoarekin jaio da, ekonomia sozial eta eraldatzailearen ikuspegitik. June Arruti Badoa kooperatibaren funtzionamendua nolakoa izango den azaldu du. Argazkia: Gari Garaialde