Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Bidasoa Halterofilia Taldea, Oier Eguiazabal eta Ruben Lago | KIROLETIK

17 junio, 2026

Bidasoa Halterofilia Taldeak hazkunde nabarmena izan du azken urteetan, neurri handi batean crossfitaren arrakastari esker, eta gaur egun 40 kide inguru biltzen ditu Irunen. Kirol honetan indarra ez ezik, teknika, oreka eta abiadura ere funtsezkoak direla azaldu dute Oier Eguiazabal eta Ruben Lago klubeko kideek. Halterofilia herritarrei gerturatzeko asmoz, ekainaren 27an Euskadiko Master txapelketa eta […]

Txingudi Eskubaloia: Oier Dorronsoro, Nahia García eta Nerea Blanco | KIROLETIK

3 junio, 2026

Txingudi Eskubaloi taldeko kideek denboraldia bukatu berri dute, baina ez beraien jarduna. Izan ere, ekainean, Sanmartzialen atarian, txapelketa bat antolatu dute, Emakumezkoen San Martzial Eskubaloi torneoa. Orain, txapelketa horren prestaketa lanetan murgilduta dauden bitartean, Oier Dorronsoro, Nahia García eta Nerea Blancok, denboraldiaren balantzea egin eta txapelketaren xehetasunak aurreratu dizkigute.

Bidasoa XXIeko igerilariak: Irune Ausan, Nora del Rio eta Maialen Fernandez | KIROLETIK

20 mayo, 2026

Irune Ausan, Nora del Rio eta Maialen Fernandezen Bidasoa XXI klubeko igerilariak dira eta denboraldi hasieran markatutako erronkei jarraiki, gogor entrenatzen ari dira denboraldi amaieran. Junior mailako igerilari hauek euren egunerokoa igerilekuko hormen artean igarotzen dute, esfortzua eta pasioa uztartuz. Ikasturtea amaitzear dagoen honetan, denboraldiaren une erabakigarrian aurkitzen dira, helburu berriak begiz jota eta orain […]

Alba Rodríguez, grappling borrokalaria | Kiroletik

15 abril, 2026

Alba Rodríguez borrokalariak 2025. urtean Espainiako Txapelketan txapeldun izatea lortu zuen 48 kiloz azpiko grappling modalitatean kimonoarekin. Horrez gain, brontzezko domina irabazi zuen Espainiako Modalitatean 57 kiloz azpiko borroka olinpikoan. Bi garaipen horiei esker, berriki Irundarron Saria jasotzeko kirolari izendatuetako bat izan da. Alba Rodriguezek bere kirolean lehiatzea nolakoa den azaldu du.

Olatz Elizasu, BATeko pisu eta disko jaurtiketako atleta | KIROLETIK

18 marzo, 2026

Olatz Elizasu Super Amara Bidasoa Atletiko Taldeko pisu jaurtiketako atleta da. Berriki Euskadiko Txapelduna izan da pisu jaurtiketan 18 urtez azpiko kategorian. Gainera, 16 urtez azpiko kategorian Euskadiko errekorra du disko jaurtiketan. Elkarrizketan azaldu digu nolatan iritsi den hain ezagunak ez diren kirol modalitate hauetan lehiatzera.

Julen Mujika, Irudek Bidasoa Iruneko jokalaria | Kiroletik

4 marzo, 2026

Irudek Bidasoa Irun denboraldiko bigarren itzuliari aurre egiteko prestatzen ari da. Julen Mujika lehen taldeko eskuin alboko jokalariak denboraldiko bigarren zatirako taldeak finkatu dituen helburuez hitz egin du. Asobal Ligan zein Europako Txapelketan arituko da taldea datozen hilabeteetan zehar.