
Kontxako bandera 2018 – Harrera Irunen eta Hondarribian
Kontxako bandera 2018 eta harrera Irunen eta Hondaribian.

Kontxako bandera 2018 eta harrera Irunen eta Hondaribian.

Juan Domínguez entrenatzaile bezala estreinatu da denboraldi berri honetan Real Union taldearekin. Orain arte bederatzi denboraldietan jantzi izan du Juan Domínguezek talde irundarraren kamiseta zuri-beltza. Talde irundarraren barruan beteko duen hamargarren urtea berezia izango da. Izan ere, denboraldi berri honetan taldea garaipenetara gidatzeko ardura izango du.

Bidasoa Klubeko presidente izateko bere burua aurkeztu du Aginagaldek. Gurutz Aginagalde, eskubaloi jokalari irundarrak, bere burua aurkeztu du Bidasoa Klubeko presidente izateko. Hauteskundeak abenduko hilabetean ospatuko dira eta Aginagalderen hautagaitza da.

Bi urteetan bigarren postua eskuratu ostean, Sellako Nazioarteko Jaitsieran K1 kategorian lehen postua lortu du aurten Borja Estomba irundarrak. Garaipen berezia izan da, izan ere, epaileek, historian lehen aldiz, lehen postua bi kirolarien artean partekatzea adostu dute, Guillermo Fidalgo eta irundarra helmugara une berean iritsi ostean.

Korapilatsua izan da denboraldiaren lehen erdia Erroibideko gizonezkoen talde nagusiarentzat. Eragozpen handiak gainditu behar izan ditu Eguberrien aurretik. Urtarriletik aurrera, ordea, hobera egin du taldeak. Liga bukatuta play-off postuetan sartu egin da.

Kirol ekimen bakana da Txingudi futbol selekzioa. Mugaz gaindiko eskualde bateko gazteak elkartzen ditu. Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako Udalek martxan jarri dute, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bidez. Eskualdeko futbol elkarte ezberdinetako gazteak aritzen dira bertan, eta Donostiako Realaren ardura da proiektuaren zuzendaritza teknikoa. David Ortega entrenatzaile irundarra da arduraduna.
Lo lamentamos. No hay nada que mostrar aún.




