Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

2026ko Korrika Txikia Irunen

25 marzo, 2026

Gaur goizean, Irungo kaleak euskararen aldeko aldarriz eta kolorez bete dira Korrika Txikiaren ospakizunarekin. Bidasoaldeko AEK euskaltegiak antolatuta, hiriko lehen hezkuntzako ikastetxe guztiek bat egin dute ekimenarekin, euskararen transmisioaren lekukoa eskuz esku pasatuz. Goizeko 10:00etan puntuan hasi da lasterketa Leka Enea ikastetxean. Bertatik, ikasleek txandaka eraman dute lekukoa, ibilbidean zehar elkarri pasatuz.

24. Korrika Irunen 2026ko martxoaren 25ean

25 marzo, 2026

Gaur, martxoak 25, euskararen aldeko martxa handiak eskualdea zeharkatu du goizaldeko lehen orduetatik aurtengo edizioan bigarren aldiz, komunitatearen babes sendoa jasoz. Goizeko 05:00etan, Santiago zubia txalo artean zeharkatu ostean, ekin dio hirian barrena egin duen ibilbideari.

2026ko Korrika Gaztea Irunen

24 marzo, 2026

Goizaldeko emozioaren ondoren, euskarak ez du etenik izan gaur Irungo kaleetan. Korrikaren 24. edizioa hiritik igaro eta ordu gutxira, Korrika Gaztearen txanda iritsi da. Eguerdiko 12:30etik aurrera Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ehunka ikaslek lekukoa elkarri eman diote hiriko kaleetan euskararen aldeko aldarria bizirik mantentzeko.

24. Korrika Irunen 2026ko martxoaren 24an

24 marzo, 2026

Gaur, 2026ko martxoaren 24an, gauean 24. Korrika Irungo kaleak zeharkatu ditu. Euskararen lekukoa Katea auzotik sartu da hirira goizeko 4:00ak aldera eta Behobiatik, bide berdetik, atera da 5:30ak aldera. Bideoan 24. Korrika Arbes auzotik nola igaro den ikusi ahalko duzu, Toki Alai eta Dunboa ikastetxeen eta Laboral Kutxaren lekuko hartzeekin.

24 Korrikaren prestaketak Irunen, Maddi Sanz | BIDASOAKO AHOTSAK

2 marzo, 2026

24. Korrikak 2026ko martxoaren 19tik 29ra Atharratzetik Bilborako ibilbidea egingo du. Bidean, “Euskara Gara” lelopean, Euskal Herri osoa zeharkatuko du eta martxoaren 24an eta 25ean igaroko da goizaldean Irundik. Iazkoan Irun Korrikaren abiapuntu izan ostean, Bidasoaldeko AEKnhasiak dira jada lanean aurtengo edizioa atontzeko. Maddi Sanz Korrikaren arduraduna da bertan eta, euskararen aldeko jarduera masiboa dela […]

Euslider proiektuko ikasleek antolatu dute Korrika Gaztea | Bidasoako Ahotsak

4 abril, 2024

23. Korrikarekin batera, martxoaren 14an Gazte Korrika ere antolatu zen Irunen. Euslider proiektuaren barnean, Eguzkitza BHI eskolako ikasleek Gazte Korrikaren antolaketan parte hartu dute. Bertan parte hartu dute Eguzkitza, Txingudi, Toki Alai, Hirubide, San Vicente de Paul, Pio Baroja eta El Pilar ikastetxeetako ikasleek. Behin hitzordu handia igarota, Oier Burguetek eta Aia Bensaadek ekitaldiaren balorazioa […]