Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

23. Korrikaren irteera Irundik

15 marzo, 2024

Atzo arratsaldean une hunkigarria bizi zuten irundar euskaldunek, 2024ko Korrika Irungo San Juan plazatik irten zen eta. 23. Korrikak Irungo kaleak zeharkatu ostean, Iparralderako bidea hartu zuen lekukoak. Egunean zehar, festa girotzeko hainbat ekintza antolatu ziren Irunen, tartean, Gazte Korrika.

23. Korrikaren irteeraren prestaketak Irungo AEKn | Bidasoako Ahotsak

1 marzo, 2024

Konturatzerako hilabeteak pasa dira Irun 23. Korrikaren abiapuntu izango zela jakinarazi zenetik. Izan ere, Irungo AEK euskaltegian itxaronaldia arintzeko hainbat ekintza antolatu dituzte dagoeneko. Era berean, lekukoa hiriko mugetatik irten aurretik ere beste hainbat ospakizun ekintza egingo dira Irunen, martxoaren 14an bertan zein aurreko egunetan. Bitartean, Mattin Sorzabalberek eta Maddi Sanzek 23. Korrika mundiala izan […]

22. Korrikaren antolaketa Irunen – Bidasoako ahotsak

8 abril, 2022

22. Korrika apirilaren 10eko 00:53etan iritsiko da Irunera. Lapurtarrek lekukoa Santiago Zubian utzi eta gipuzkoar lurretara igaroko da, hurrengo goizean ibilbidea Donostian amaitu aurretik. Hala ere, bi aldiz bisitatuko du Korrikaren karabanak Irun, Oiartzunera pasa aurretik, 2:21etan berriro lur irundarretara sartuko baita. AEK-ko kide Mattin Sortzabalberek, Maddi Sanzek eta Beñat Altzagak aurten Korrikaren aurretik Irunen […]

Irungo Korrika Gaztea, Maite Sanchez eta Argia Etxeberria

5 abril, 2022

Apirilaren 9an Gazte Korrikak Irun erdialdeko kaleak zeharkatuko ditu. Gazte Korrikaren antolaketaz Toki Alai, Eguzkitza, Hirubide eta San Vicente de Paul ikastetxeetako 3. eta 4. mailako ikasleak arduratu dira. Ibilbidea Hondarribia kalean hasiko da eta Zabaltza plazaraino iritsiko dira lekukoa elkarri emanez. Eguzkitzako Maite Sanchez eta Argia Etxeberria ikasleek proiektuaren nondik norakoak azaldu dituzte.