Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Folkesí musika taldea, Beñat Perez abeslaria | BIDASOAKO AHOTSAK

9 junio, 2026

Aurtengo Sanmartzialetan Folkesí taldeak igoko du festetako oihala. Datorren ekainaren 13an, Urdanibia plazan, talde irundarrak Gozategi enblematikoaren aurretik berotuko ditu motorrak, folk kutsuko bere proposamen bereziarekin. Beñat Perez (ahotsa), Julio Bravo (gitarra), Marta Ezeizabarrena (biolina), Mikel Aldalur (irlandar txirula), Alvaro Garate (baxua) eta Aitor Etxaniz (bateria) dira seikote honetako kideak. Beñat Perezek aukeraketa honek dakarren […]

Onavibe musika taldea | BIDASOAKO AHOTSAK

28 agosto, 2025

Onavibe Arturo Jiménezek, Vanessa Martínek, Borja Alberdik eta Francisco Javier Aizpuruak osatutako eskualdeko musika taldea da. Beren ibilbidea orain dela 3 urte hasi zen eta pop, rock eta soul estiloko musika eginez ulertzen dute elkar. 2025eko Sanmartzialetako hasierako taldeetako bat izan ziren. Irailaren 5ean Hondarribiko jaietan jotzeaz gainera, irailaren 19an, CBAko Irun Zuzenean areto berria […]

Irungo Txistulari Taldea

17 junio, 2025

Irungo Txistulari Taldea San Pedro eta San Martzial jaietako beste ezinbesteko bat da, askotariko emanaldiak dituztelako. Horretaz gain, urtean zehar badituzte bestelako saioak ere: Mutxikoak, Dianak, Auzoetako jaiak edo emanaldi bereziak. Mikel Oliveri Vesga lehen txistua, Marilis Telletxea Gaztelumendi bigarren txistua, Arantxa Arzak Gomez silbotea eta Garikoitz Goikoetxea González Munduate atabalak osatzen dute taldea.

Jabier Muguruza, “Lagun batek esan dit” diskoa| BIDASOAKO AHOTSAK

11 marzo, 2024

Jabier Muguruza eszenatokietara itzuliko da zuzenean “Lagun batek esan dit” lan berria aurkezteko. Ia bost urtez haurrentzako musika landu ostean, publiko helduentzako diskoa kaleratu du martxoaren 5ean. Diskoan Iñaki Irazu poetaren hitzetan oinarrituz sortutako abestiak bildu ditu musikari irundarrak. Jabier Muguruza ilusioz gainezka agertu da lan berri honen aurrean, baina urduri ere badagoela onartu du.

Auntxa Trikitixa Eskola | Bidasoako Ahotsak

18 diciembre, 2023

Auntxa Trikitixa Eskola 1989. urtean sortu zen eta egun ere Anaka auzoan du bere egoitza. Iñaki Aranagaren arrebak hasi zuen proiektua eta orain Iñakik bere ilobarekin batera ematen ditu trikitixa eta pandero eskolak. Iñaki Aranagak Gabonetan izango dituzten emanaldien berri eman du.

«Bidaia» Kontzertua Hondarribian

14 marzo, 2023

Martxoaren 11n Hondarribiko Jostaldi pilotalekuak René Zugarramurdik sortutako «Bidaia» ikuskizuna hartu zuen. 800 pertsona hurbildu ziren Jostaldi pilotalekura euskal lurraldearekin lotutako aldi historiko garrantzitsuenak kontatzen dituen emanaldiaz gozatzeko. René Zugarramurdik azaldu duenez, “larunbata egun euritsua izan zen eta harritu egin gintuen jendea aurrerapen askorekin hurbildu zela. Euria, ustekabean, kontzertuaren parte izan zen: Obraren lehen notak […]