Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Amane Area, musikaria eta abeslaria | Bidasoako Ahotsak

29 octubre, 2025

Amane Area abeslari eta musikari irundarra da. Musikarekiko zaletasuna txikitatik datorkio, afizioari hasiera data zehatza jartzea ezinezkoa zaion arren. Berriki Emakumeen Etxean egindako ‘Emakume artistak: irudikatu, sortu eta ospatu’ jardunaldian parte hartu du, aurretik udalak antolatutako beste saio batzuei musika jarri ostean. Dena den, kalean zuzenean abestea eta inprobisatzea maite du, tarteka Donostiako kaleetan aritzen baita […]

Jabier Muguruza, “Lagun batek esan dit” diskoa| BIDASOAKO AHOTSAK

11 marzo, 2024

Jabier Muguruza eszenatokietara itzuliko da zuzenean “Lagun batek esan dit” lan berria aurkezteko. Ia bost urtez haurrentzako musika landu ostean, publiko helduentzako diskoa kaleratu du martxoaren 5ean. Diskoan Iñaki Irazu poetaren hitzetan oinarrituz sortutako abestiak bildu ditu musikari irundarrak. Jabier Muguruza ilusioz gainezka agertu da lan berri honen aurrean, baina urduri ere badagoela onartu du.

June Cobo, abeslaria | Bidasoako Ahotsak

22 septiembre, 2023

Musikaren ibilbideak askotarikoak izan daitezke. June Coboren kasua hasiera data zehatzik gabeko bidaia bat bezala deskribatu daiteke. Etxean musikarekiko zaletasuna barneratu eta urteetan zehar, hainbat modutara prestatu da, horrekin lotutako ezagutzak eskuratzen joateko. Hasiera zehaztugabea duen bidaia izan arren, June Cobok argi du zein den bere helburua: musikaren bidez gozatzea.

Iune Bermejo, musikaria – Bidasoako Ahotsak

8 noviembre, 2021

Iune Bermejo gazte irundarra da eta musikaren munduan bere lehen urratsak egin ditu dagoeneko. Urriaren 23 eta 24an, berriz, Zabaltza plazan egindako Gazteartean Fest jaialdiak eszenatoki batera igotzeko eta lehen aldiz publiko aurrean kantatzeko aukera eman dio. Iune Bermejo gazteak musikaren munduarekin duen lotura estua azaldu du.