Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Oihana Recalde, Sagarrek proiektua | Bidasoako Ahotsak

15 enero, 2024

Oihana Recaldek sagasti artean aurkitu du bere bizimodua. Gazte ekintzaile honek sagardo ekologikoa egiteko sagarrak ekoizten ditu Olaberria auzoko lursailetan. Horretarako, Sagarrek izeneko proiektua sortu du, bere kabuz egiten duen lan guztia biltzeko. Oihana Recaldek nekazari lana nolakoa den azaldu digu, gazte eta emakume gehiagori natur ingurunearekin lotura estua duen lan honekiko pasioa zabaltzeko.

Hirubideko ikasleak Nimesen izan dira Erasmus+ programari esker | Bidasoako Ahotsak

11 enero, 2024

Hirubideko ikastetxeko ikasle talde bat Nimesen izan zen azaro amaieran Erasmus+ programaren barruan. Horrela, beste ikastetxe bateko ikasleak ezagutzeko aukera izan dute. Kasu honetan, zine ikasleak zirenez, Hirubideko ikasleek elkarrizketak egin eta bideoz grabatu dituzte. Irungo ikastetxeko ikasleek eskolaren webgunean partekatu dute beren esperientziaren egunerokoa. Markel Moratinos eta Etna Santosek proiektuaren barruan zer egin duten […]

Mari Carmen Gómez, voluntaria en la Asociación Contra el Cáncer de Guipúzcoa

3 enero, 2024

En cualquier pueblo o ciudad, independientemente de su tamaño, son muchas las asociaciones que necesitan el trabajo voluntario de las personas. A medida que se multiplican las tareas la necesidad de personas dispuestas a echar una mano es aún mayor. Aunque la aportación del voluntariado sea mayor o menor, toda ayuda es siempre bienvenida. Mari […]

Olentzero eta Mari Domingi Irunen 2023an

23 diciembre, 2023

Gaur arratsaldean Olentzero eta Mari Domingi Irunera iritsi dira hiriko haurren eskutitzak jasotzeko. Aurten Lekaenea ikastetxetik irten dira eta San Juan plazaraino bidean aurkitu dituzten haurrak agurtu dituzte. Gero, udaletxeko arkupeetan hiriko haur guztiak agurtu eta Gabon hauetarako beren eskariak entzun dituzte.

Andrea Martínez, «Tengo un máster en recuerdos» liburua | Bidasoako Ahotsak

21 diciembre, 2023

Andrea Martínez Pardavilak “Tengo un máster en recuerdos” izenburupean kaleratu berri du bere lehen liburua. Gazte irundarrak idatzitako istorioak bost gaztek master ikasketak egin bitartean bizitakoak jasotzen ditu. Etorkizunean berak eta bere lagunek sentitutakoa gogoratu ahal izateko helburu bakarrarekin idazten hasi zen, inoiz idatzitakoa bere lehen liburua bihurtuko zela imajinatu gabe. Andrea Martínezek liburua argitaratzeko prozesua nolakoa izan den […]

Auntxa Trikitixa Eskola | Bidasoako Ahotsak

18 diciembre, 2023

Auntxa Trikitixa Eskola 1989. urtean sortu zen eta egun ere Anaka auzoan du bere egoitza. Iñaki Aranagaren arrebak hasi zuen proiektua eta orain Iñakik bere ilobarekin batera ematen ditu trikitixa eta pandero eskolak. Iñaki Aranagak Gabonetan izango dituzten emanaldien berri eman du.