Txotx Irekiera Ola Sagardotegian 2025
20 enero, 2025
Atzo, urtarrilaren 19an, Ola Sagardotegiko denboraldiari hasiera eman zioten. Denboraldi hasiera ohi baino berezia izan da, sagardotegiaren 25. urteurrena ere ospatu baitute. Horretarako, sagardotegiaren kanpoko aldean karpa handi bat jarri dute eta goizean herri kirolen erakustaldia antolatu dute eta arratsaldean erromeria berezi bat. Horretaz gain, Iñaki Bengoetxeak Eider Bengoetxea alabari sagardotegiaren lekukoa pasa dio ekitaldi sinboliko bezain hunkigarrian. Aurten Xabier Martiarenak, familiako senidea eta segalari izandakoak izan du txotxa irekitzeko ohorea, ohikoa den omenaldia jasoz.









Deja una respuesta