Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Ur kontadoreen teleirakurketa sistema ezarriko du Txinzerrek Hondarribian

6 febrero, 2015

Txinzer

Datorren astean hasiko dira Txingudi Zerbitzuak erakundeko langileak Hondarribian kontadoreen teleirakurketa sistema instalatzen. Errandoneako urtegitik ura jasotzen duten 8.540 erabiltzaileen kontadore sistema berrituko dute. Etxebizitzez gain, komertzioak eta enpresak ere badaude tartean. Zortzi hilabetez ariko dira sistema ezartzeko lanean, milioi bat euroko aurrekontuarekin.

Teleirakurketa sistemari esker, Txinzerrek bulegoetan zuzenean jasoko ditu uraren kontsumoari buruzko datuak, aurrez aurreko irakurketarik egin gabe. Gainera, sarean gerta daitezkeen jarioak edo ihesak berehala hauteman ahal izango ditu. Erabiltzaileek kontsumoa on-line kontsultatzeko aukera izango dute. Irunen 2013an ezarri zuten teleirakurketa sistema.

Proiektuaren berri emateko gutuna jasoko dute laster hondarribiarrek. Zalantzak argitu nahi izanez gero, 902 119 384 telefonora dei dezakete.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *