Puntu bat bildu du Mariñok Iruñean ARDOI 2-2 MARIÑO
11 noviembre, 2014
Puntu bat bildu du Mariñok Iruñean
ARDOI 2-2 MARIÑO
Denboraldiko zazpigarren puntua eskuratu du Emakumeen Bigarren Mailako Mariñok. Bina egin zuen igandean Iruñean, Ardoiren etxean. Talde nafarrari aurrea hartu dio, horrela, sailkapen nagusian. Bederatzigarren postuan dago Gorka Alvarezen taldea, jaitsierarekiko bi puntuko abantailarekin. Neurketa bakarra irabazi dute irundarrek, baina berdinketei esker abantaila txikia mantentzen dute oraindik. Hurrengo jardunaldian ia ezinezko erronka izango du Mariñok. Athletic B liderraren bisita jasoko du Landetxan. Partidarik galdu gabe iritsiko da Bilboko filiala, sei neurketa irabazita eta bi berdinduta. Hogei puntu ditu Athleticek, zazpi, berriz, Mariñok.









Deja una respuesta