Mugaz gaindiko lankidetza aztertuko dute Hondarribiak
20 noviembre, 2014
Mugaz gaindiko lankidetza aztertuko dute Hondarribian
Europako integrazioa lantzeko mintegia antolatu dute Sabino Arana Fundazioak eta IED Europar Demokraten Institutuak Hondarribian. Itxas Etxea auditorioan izango da, azaroaren 21ean, ostiralean. Euskal mugako errealitatea, Europako beste eskualde batzuetako mugaz gaindiko lankidetzarekin alderatuko dute. Jardunaldien irekiera ekitaldian parte hartuko dute: Andoni Ortuzar EAJ-ko EBBko presidenteak, Aitor Kerejeta Hondarribiko alkateak, Mikel Anton IED-ren kontseiluko kideak eta Juan Mª Atutxa Sabino Arana Fundazioko lehendakariak. Ondoren, hiru mahai inguru izango dira, zenbait adituren parte hartzearekin.









Deja una respuesta