Gastronomiara hurbiltzeko aukera izango dute Hondarribiko gazteek
Gastronomiara hurbiltzeko aukera izango dute Hondarribiko gazteek
“Gazteak eta gastronomia” ekimena antolatu du Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak. Elkartze afaria egingo dute, 35 urtez beherako gazteentzat. Azaroaren 27an izango da, Alameda jatetxean. Bertako Gorka Txapartegiz gain, hiriko beste hainbat sukaldari ere hurbilduko dira, afaria prestatzera: Batzokiko Iñaki Gezala, Abarkako Natxo Garcia, eta El Curry Verdeko Enara Ormazabal eta Xabier Mendizabal. 35 €-ko menua eskainiko diete gazteei. Gaua borobiltzeko aukera izango dute gainera, Azken Portu tabernarekin lortutako akordioari esker. Gonbidapen txartela jasoko dute parte hartzaile guztiek. Erreserba Alameda jatetxean bertan edo 943 642789 telefono zenbakian egin daiteke.

Ekimenean parte hartuko duten sukaldariak.









Deja una respuesta