Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Ficoauto azoka egingo dute asteburuan Ficoban

20 noviembre, 2014

 Ficoauto azoka egingo dute asteburuan Ficoban

 

Bigarren eskuko autoak ikusi eta erosteko aukera izango da asteburuan Ficoban. CM Gipuzkoa elkarteak antolatu du Ficoauto azoka, Irungo erakustazokarekin lankidetzan. Gipuzkoan presentzia duten hogei auto marka garrantzitsuenen eta sektoreko beste enpresa batzuen parte hartzea izango da. Ficobako hiru pabilioi hartuko ditu azokak, baita kanpoko gunea ere. Aparkalekua eta sarrera doakoak izango dira ostiraletik igandera. Aurtengo berrikuntza nagusia aisialdiko ibilgailuen presentzia izango da. Autokarabanak eta Camper furgonetak egongo dira, esate baterako.

ficoauto

 

Ordutegiak: 

-Ostirala, azaroak 21, 16.00etatik 20.00etara.

-Larunbatean eta igandean, azaroak 22 eta 23, 10:00etatik 20:00etara.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *