Zuloaga etxea handitzea onartu du Udalbatzak
20 noviembre, 2014
Zuloaga Etxea handitzea onartu du Udalbatzak
Udal Liburutegia handitzea onartu ditu Hondarribiko Udalbatzak. Construcciones Moyua S.L. enpresari esleitu dio Zuloaga Etxean eta ondoko eraikinean egin beharreko lana. 1.121.172 euroko aurrekontua eta bederatzi hilabete eta erdiko epea izango ditu. EAJ, PSOE, Hamaikak Bat eta PP taldeek eman dute aldeko botoa. Bilduk aurka bozkatu du, baita arrazoia eman ere: “Ez da instalazioaren irisgarritasuna bermatzen, eta ez da Elkartu taldea (Gipuzkoako Gutxitasun Fiskoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailea) aintzat hartzen, ez baitzaio bere proposamenari erantzunik ematen”.










Deja una respuesta