Asteburu berezia izango da Irungo Kontserbatorioan
Asteburu berezia izango da Irungo Kontserbatorioan
Santa Zezilia eguna ospatuko dute

Santa Zezilia musikarien zaindariaren eguna ospatuko dute asteburuan Irungo Kotserbatorioan. Ostiralean Kontserbatorioko orkestrak kontzertua eskainiko du ikastetxeko auditorioan, Raffaela Acellak zuzenduta. Elgar, Stamitz eta Piazzola artisten obrak joko dituzte. Jorge Pacheco irakasleren perkusio ikasleen taldeak ere parte hartuko du kontzertuan. Ekitaldian zehar, iaz nabarmendu ziren ikasleek saria jasoko dute, Fernando San Martin Udaleko Hezkuntza arduradun eta Kontserbatorioko zuzendariaren eskutik. Jaialdia seietan hasiko da.
Larunbatean, Santa Zezilia egunean, Junkaleko elizan organo eta ahots kontzertua egingo dute. Leticia Vergara mezzosopranoak eta Gerardo Rifón organistak eskainiko dute emanaldia. Zortzietan hasiko da, eta sarrera doakoa izango da.









Deja una respuesta