Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Merkataritza kanpainia “bihoztuna” aurkeztu du Irungo Udalak

22 noviembre, 2014

Merkataritza kanpainia “bihoztuna” aurkeztu du Irungo Udalak

 

Tokiko kontsumoa sustatzeko kanpainia abiatu dute Irungo Udalak eta hiriko merkatariek. “Gure dendak, gure taupadak” da kanpainiaren leloa, eta bihotza, berriz, irudia. “Bihotz gorri bat da, merkataritzaren taupadekin bat eginda, irundarrak beren hirian kontsumitzera animatu nahi dituena”, azaldu dute SOOM Studio enpresako ordezkariek. Haiek sortu dute kanpainia, hiriko publizitate eta sorkuntza enpresen arteko ideia-lehiaketa baten ondoren.

Hiriko saltokiak identifikatuko dituen biniloak banatzearekin batera hasiko da kanpainia. Eguberriei begira prestatu dute, baina ondoren ere iraungo duela azaldu du Miguel Ángel Páez Udaleko markataritza ordezkariak: “Badira merkealdiari begira programatuko diren ekintzak ere”. Kanpaina PERCO Irungo Merkataritza Biziberritzeko Plan berriaren esparruan sortu dute. PERCOren baitan, Udalak eta merkatariek elkarrekin adostu dituzte hiriko merkataritza dinamizatzeko ekintzak.

 

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *