Mintzodromoa antolatu du Sareuskak
Mintzodromoa antolatu du Sareuskak
Mintzodromoa egingo dute Irunen abenduaren 3an, Euskararen Egunarekin batera. Bidasoako Mugaz Gaindiko Partzuergoak, Hego Lapurdiko Hiri Elkargoak eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak osatzen duten Sareuska erakundeak antolatu du ekimena. Euskara ikasleei, edo hizkuntza jakin arren, hitz egiteko aukera edo ohitura gutxi dutenei zuzenduta dago.
Abenduaren 3an Irungo Txanaleta plazan izango da Mintzodromoa, Kunsthal eskolaren parean. Goizeko hamarretan hasiko da, eta bi orduko iraupena izango du. Estitxu Fernandez bertsolari eta kazetariak gidatuko du saioa. Lauko taldetan banatuko dituzte parte hartzaileak, eta hogei mitutuz ariko dira gai baten inguruan solasean. Ondoren, taldeak eta gaiak aldatuko dituzte.
Mintzodromoan parte hartu nahi duten lagunek azaroaren 20tik 28ra bitartean eman beharko dute izena euskara@irun.org helbide elektronikoan, edo telefono bidez: 943 50 52 72 (Irun); 943 11 12 24 (Hondarribia); 948 63 41 25 (Bortziriak) eta 05 59 48 30 85 (Hego Lapurdi). Gainera, euskaltegietan eta herritarren arretarako bulegoetan ere izena eman daiteke.

Sareuskako ordezkariak Mintzodromoaren aurkezpenean.









Deja una respuesta