Kostata menderatu du Bidasoak Antequera
Kostata menderatu du Bidasoak Antequera
BIDASOA-IRUN 29-27 MERIDIANO ANTEQUERA
BIDASOA-IRUN: Dejanovic, Crowley (9), Iriarte, Zildzic (3), Gimeno (1), Muiña (2), Fuentes (2), Azkue (7). Zubiria, Cavero (1), Trkulja (3), Vazquez (1), Jauregi.
MERIDIANO ANTEQUERA: Maireles, Ceballos (2), Castro (1), Mata (1), Ortega (3), Bertos (3), Rodríguez (7). Escobar, López, Luis Castro (2), Alarcón, Algar, Morales (2), Cabrera (5), Santamaría (1).
MARKAGAILUA: 2-2, 5-6, 7-7, 9-9, 12-10, 14-13 (atsedenaldia); 15-14, 17-18, 20-19, 21-20. 25-23, 29-17.
EPAILEAK: Muñiz Castellano eta Ordoki Otxoa.
Nola hala, baina beste bi puntu bildu ditu Bidasoa-Irunek Artaleku kiroldegian. Meridiano Antequerari nagusitu zaio, azken minutura arte sufritu behar izan duen arren. Zarauzko porrotak eragina izan du taldean, eta urduritasuna eta konfiantza falta izan ditu aurkari Bidasoak lehen zatian. Defentsan oso ahul aritu dira irundarrak, andaluziarrei hutsune handiak utziaz. Adrian Crowleyk erasoan erakutsitako eraginkortasunari esker eutsi dio etxeko taldeak Antequerari. Azken hamar minutuetan markagailuari buelta eman ondoren, gol bateko abantailarekin iritsi da Bidasoa atsedenaldira.
Goranzko norabideari eutsi beharrean, irteera txarra egin du Bidasoak bigarren zatian. Lau minutu behar izan ditu gola sartzeko. Antequerak berdintzeko aukera aprobetxatu eta 16-16koa jarri du zortzigarrenean. Aurrerantzean, berdintasuna nagusi izan da markagailuan. Hogeigarren minutuaren atarian hutsartea eskatu behar izan du Fernando Boleak, 21-20koarekin. Hurrengo jokaldietan Jon Azkuek eta Adrian Crowleyk hartu dute ardura erasoan, bi goleko aldea lortzeko (25-23). Antequerak, baina, ez du amorerik eman. Azken ahalegina egin du, bi minutu eta erdi falta zirenean partida berdintzeraino (26-26). Azkuek gola sartu du hurrengo erasoan, defentsan baloia berreskuratu du Bidasoak eta Trkuljak norgehiagoka erabaki du 28-26koarekin. Beste gol bana sartzeko denbora izan du talde bakoitzak.










Deja una respuesta