Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Atsedenaldiaren atarian irabazi du Real Unionek

24 noviembre, 2014

Atsedenaldiaren atarian irabazi du Real Unionek

 

REAL UNION 1-0 SOCUÉLLAMOS

REAL UNION: Tena, Morcillo, Azkoiti, Esnaola, Seguin, Alonso, Romo, Silas (Rodellar, 66′), Juan Domínguez, Ozkoidi (Urkizu, 84′), Galán (Goikoetxea, 87‘).

SOCUÉLLAMOS: Bocanegra, Crespo (Bolo, 81′), Zurdo, Jacinto, Pelegrina, Salva (Cabeza, 78‘), Nuño, Jesus García, Calle (Ortiz, 68′), Ocaña, Dani.

GOLAK: 1-0: Galán (45′).

EPAILEA: Sánchez Seco (Madril). Txartel horiak: Galán (Real Union); Calle, Salva, Nuño (Socuéllamos). Txartel gorria: Nuño (Socuéllamos).

 

Leioan galdutakoa berreskuratu zuen atzo Real Unionek Stadium Galen. Neurketa ikusgarria egin gabe, hiru puntuak eskuratu zituen, Socuellamos gainditu ondoren. Oraingoan indartsu irten ziren txuribeltzak zelaira. Ozkoidik eta Esnaolak lehen gola sartzeko aukera izan zuten, bosgarren minutua iritsi baino lehen. Hogei gehiago behar izan zituen Gaztela-Mantxako taldeak lehen abagunea sortzeko. Jon Tenak eskubaloi atezainaren moduan atera zuen hanka, alboko falta baten errematea urruntzeko. Ordu erdia bete eta gero, Socuellamosek baloia eskuratu eta aurrera pausoa eman zuen. Jesus Garcíak beste aukera argi bat izan zuen, baina kanpora bota zuen baloia, Tenarekin aurrez aurre zegoenean.

Partida goitik behera aldatu zen lehen zatiko azken bost minutuetan. Kanpoko taldearen gol aukera sortaren ondoren, Nuñok bigarren txartel horia jaso zuen, Seguini hegalean egindako sarrera zela eta. Hamar jokalarirekin gelditu zen Socuellamos, jokoan nagusi zen momentuan. Unionek aurrera egin zuen ondorioz, baita gola lortu ere, aldagelarako bidea hartu aurretik. Hegaletik iritsitako baloia gaizki jo zuen Silasek, baina Galani eskura gelditu zitzaion. Aurrelariak sarera jaurti zuen, norgehiagoka goitik behera aldatuz. Bigarren zatian abantaila izan zuen Real Unionek, markagailuan eta jokalarien kopuruan. Hasieran neurketa erabakitzen ahalegindu zen. Bi abagune argi izan zituen Galanek, baina ez zuen atezaina gainditzea lortu.

Txuribeltzek atzera egin zuten ondoren, Rodellarrekin zelai erdia indartuta, markagailuari eusteko asmoz. Zale irundarrek ez zuten jarrera begi onez ikusi, eta txistuak ere entzun ahal izan zituzten jokalariek. Baina elkarri animoak emanda, eta burua galdu gabe, sendo eutsi zioten abantailari, beste hiru puntu eskuratzeko. Hirugarren partida du Real Unionek Stadium Galen galdu gabe. Sailkapen nagusian gora egin du, eta hamabigarren da orain, Real Sociedad Brekin hemeretzi puntura berdinduta. Valdebebasen jokatuko du hurrengo jardunaldian Aitor Zulaikaren taldeak, Real Madrid Bren kontra.

 

Galan Socuellamos

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *