Testamentuen bidez osatu dute XVI.mendeko Hondarribiaren historia
12 diciembre, 2014
Testamentuen bidez osatu dute XVI.mendeko Hondarribiaren historia
Historia liburu berezia aurkeztu dute Denis Alvarez eta Iñaki Garrido historialariek: “In Dei Nomine. XVI. mendeko Hondarribia bertako testamentuen bidez”. 1126 testamentu bildu eta aztertu dituzte, XVI.mendeko Hondarribiaren irudia osatzeko. Irun, Lezo eta Pasaia ere Hondarribiko hiribilduaren jurisdikzioaren baitan zeuden garai hartan. 37 zuhaitz genealogiko osatu dituzte, gainera, egileek. Dena 680 orrialdeko liburuan eta harekin batera datorren CDan bildu dute. 20 eurotan salduko dute lana.









Deja una respuesta