Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Norabidea zuzendu du Bidasoa-Irunek

14 diciembre, 2014

Norabidea zuzendu du Bidasoa-Irunek

 

UCAM ALCOBENDAS 24-32 BIDASOA-IRUN

UCAM ALCOBENDAS: Beret (6), López, Kramarz (4), Catalina (4), Barroso (1), Gónzalez, Calle, Velasco (2), Muñoz (1), Delgado, Llopis (2), García, Barba (1), Gómez, Gimeno (3), Prieto.

BIDASOA-IRUN: Dejanovic, Zubiria, Cavero, Trkulja, Vázquez (3 goles), Crowley (3), Iriarte (2), Zildzic (4), Gimeno (3), Muiña (7), Fuentes (2), Azkue (8).

MARKAGAILUA: 3-2, 5-2, 6-6, 10-7, 13-10, 14-14 (atsedenaldia); 15-17, 17-21, 18-23, 19-26, 22-29, 24-32.

alcobendas-bidasoaZaila zirudien urratsa eman zuen atzo Bidasoa-Irunek Alcobendasen. Artalekutik kanpo lortutako lehen garaipena erdietsi zuen, defentsa sendoan oinarrituta. Denboraldian zehar ohiko izan den itxura izan zuen Alcobendasko partidaren lehen zatiak. Erraztasun handia izan zuen etxeko taldeak baloia irundarren atera bidaltzeko. Bidasoa ere eraginkor aritu zen erasoan, eta Alcobendasen erritmoa jarraitu ahal izan zuen. 11-7koarekin momentu kritikoa bizi izan zuten arren, atsedenaldirako oreka berrezartzea lortu zuten irundarrek (14-14).

Bigarren zatian, bidasoarren defentsak aldatu zuen norgehiagoka. Behingoz harresi sendoa osatzea lortu zuen Bolearen taldeak. Hamargarren minuturako lau goleko abantaila zeukan Bidasoak (17-21). Hortik aurrera, aldea handitu besterik ez zuen egin. Hamar gol jaso zituen guztira bigarren zatian, jokoan zeuden bi puntuak eskuratzeko. Denboraldi osoan lehen aldiz bi garaipen kateatzeko aukera izango du datorren larunbatean Bidasoa-Irunek. Barakaldoren kontra irabaztea lortzen badu, bigarren itzulirako itxaropena berreskura dezake.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *