Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Real Unionen boladak ez dauka etenik

14 diciembre, 2014

Real Unionen boladak ez dauka etenik

 

LAS PALMAS ATLÉTICO B 0-1 REAL UNION

LAS PALMAS ATLÉTICO: Alejandro; Leto, Ayoze Placeres, Óscar Pérez, Jesús Álvaro; Ale Rivero (Nili, 76), Matías; José Artiles (Borja Herrera, 72) Germán (Leo, 60′), Adrián Hernández; Manu Dimas.

REAL UNION: Jon Tena; Urkizu, Morcillo, Esnaola, Aimar, Rodellar, Mikel Alonso, Eneko (Juan Domínguez, 47), Ozkoidi (Silas, 46), Seguin, Goikoetxea (Galán, 87)

GOLA: 0-1: Silas, 74‘.

las palmasUrtearen amaiera bikaina izaten ari da Real Unionentzat. Errenkan lortutako laugarren garaipena erdietsi du Las Palmasen. Seigarrena azken zazpi jardunaldietan. Atea hutsean mantentzea lortu du berriro, defentsako lan sendoari eta Jon Tena atezainaren ekarpenari esker. Norgehiagoka bizia izan da, baina gol aukera argi gutxikoa. Zelai erdiko lehia izan da nagusi, lehen zatian batez ere.

Bigarrenaren hasieran Juan Domínguez eta Silas zelairatu ditu Zulaikak. Bigarrenak sartu du neurketako gol bakarra, 73.minutuan. Mikel Alonsok eman du abisua, buruz sarera bidali ahal izan baitu baloia. Silasek lortu pixka bat beranduago, Tenaren pase luzea kontrolatu eta atezaina gainditzerakoan. Behin abantaila lortuta, Las Palmasen erasoak edonola oztopatzea izan da txuribeltzen helburua. Hala ere, neurketa berdintzeko abagunea izan du etxeko taldeak. Adrianek zutoinera bidali du baloia, eta saririk gabe gelditu da filial kanariarra. Hiru puntu gehiago eskuratuta, play-off postuetan sartu da berriro Real Union.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *