Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Bordari eta Satarka sariak eman dituzte

15 diciembre, 2014

 Bordari eta Satarka sariak eman dituzte

 

Bordari Satarka 2014 bisXXXI.Bordari eta Satarka literatur lehiaketaren sari banaketa egin zuten larunbatean Hondarribian. Jasotako 32 lanekin, parte hartzeak behera egin du nabarmen. 2012an 60 izan ziren, esate baterako. Prosaren atalean, Olatz Mitxelenak jaso du Bordari saria, “Oinordetza” lanarekin. Bigarren Ainara Elizondo izan da, “Hiru urtaroa”rekin. Hondarribiko onenaren saria ere eman diote, gainera. B mailan, Asier Olaizolak jaso ditu irabazleari eta Hondarribiko onenari dagozkion sariak, “Maddiren koadernoa” lanari esker. Bigarrena hutsik gelditu da.

Olerkiari dagokionez, Satarka sari nagusia Iñigo Legorburuk irabazi du, “Latina dakien ezjakina naiz”ekin. Bigarrenaren eta Hondarribiko onenaren sariak Ane Garcíak eta Ainara Elizondok jaso dituzte, “ex aequo”, “Urtaroaren memoriaz” eta “Alaba” lanekin. B mailan, Jone Roncalen “Atzo bertan” izan da lan onena. Bigarrena Saioa Venturaren “Negarra”k jaso du, eta Hondarribiko onena Jon Aperribayren “Nire paradisu partikularrera” izendatu dute. Bordari Lehiaketako epaimahaian izan dira: Jexux Mari Mendizabal, Mayi Iza, Juan Garzia eta Karlos Zabala. Satarka Lehiaketan aldiz, Martin Iturbe, Markox Balentziaga eta Mertxe Mitxelena aritu dira. Bietan, Txomin Sagarzazu Euskarako zinegotziak eta Karmelo Goikoetxea Euskarako teknikariak parte hartu dute.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *