Mendian zehar egingo dute Herri Olinpiadetako bigarren saioa
Mendian zehar egingo dute Herri Olinpiadetako bigarren saioa
Abenduaren 14ean, igandearekin izango da Hondarribiko Herri Olinpiadetako bigarren jardunaldia. Mendian zabor bilketa egitea aurreikusita zegoen arren, bertan behera gelditu da ideia, apenas zaborrik ez dagoela eta. Plangintza berriaren arabera, taldeek goizeko bederatzietan elkartu beharko dute Gernikako Arbolan. Talde bakoitzak argazki batzuk jasoko ditu, eta argazkietan agertzen dena bilatu beharko du mendian zehar. 11:00etan talde guztiek Guadalupeko kanpan egon beharko dute.
12:00ak arte hamaiketako animatua izango da Kantinan. Bueltako bidea martxa erregulatu baten bitartez egingo dute. Guadalupetik Zumardian dagoen Damarri plazaraino joan beharko dute taldeek, markatutako ibilbidea jarraituz eta probak eginez. Musika eta jai giroa egongo dira ondoren Damarri plazan. Hondarribiko Herri Olinpiadetako sailkapena eta egutegia kontsulta daitezke ondorengo estekan: http://gaztexaia.tk/sailkapena-2014-15/.









Deja una respuesta