Hogei urte bete ditu Hondarribiko Liburu eta Disko Azokak
Hogei urte bete ditu Hondarribiko Liburu eta Disko Azokak
Hondarribiko Liburu eta Disko Azokaren XX.edizioa egingo dute gaur hasi eta igandera arte, Arrantzale Auzoan. Euskadiko Liburu Azoken Batzordeak antolatzen du, Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzarekin. Azoka egunero irekiko dute 11.00etatik 13.30etara, eta 16.30etik 20.00tara. Euskal literaturako eta diskagintzako lanak eskainiko dituzte, %10eko beherapenarekin.
Hiru autore izango dira, gainera, liburuak sinatzen: larunbata arratsaldean, 12.00etatik 14:00etara Maite Gonzalez Esnal egongo da, bere ‘Viajes, Frutas, Barrios’ libururekin. Igandean ordu berean, Jabier Muguruzak ‘Hilen logika ezkutua’ sinatuko du. Fernando Garcia irundarrak ‘3 korapilo / 3 nudos’ bere lehen nobela aurkeztuko du. Iazko edizioan Xabier Etxaniz Rojok saldu zuen liburu gehien, “Sirena-hotsak” lanari esker. Aurten Udalak emandako saria jaso du.










Deja una respuesta