Euskal Kopako finalerdietan izango da Bidasoa
Euskal Kopako finalerdietan izango da Bidasoa
TOLOSA ESKUBALOIA 24-27 BIDASOA-IRUN
TOLOSA ESKUBALOIA: Otegi, Pagola, Díaz de Cerio (5), Arsuaga, Iturralde, Goikoetxea (2), Rincón (4), Zubiria (1), Galarza, Aranburu (4), Mujika (1), Aitor Aranburu (2), Ortiz (3), Uranga (1), Limoisin, Mendinueta (1).
BIDASOA-IRUN: Dejanovic, Zubiria, Cavero (1), Trkulja, Vázquez (1), Crowley (1), Iriarte (6), Zildzic (1), Zamarreño, Gimeno, Muiña (6), Fuentes (2), Aldaba, Azkue (9)
MARKAGAILUA: 2-2, 3-4, 5-6, 5-7, 5-9, 9-11 (atsedenaldia); 12-14, 13-17, 15-18, 17-20, 21-23, 24-27.
Gogotik lan egin behar izan zuen Bidasoa-Irunek Tolosako Usabal kiroldegian, Estatuko Lehen Mailako aurkaria gainditzeko. Aurkari gogorra izan zen Tolosa, eta taldeen arteko aldea estutzea lortu zuen. Jakin izan zuen Fernando Bolearen taldeari aurre egiten. Ordu laurdena bete arte, Bidasoak ez zuen markagailuko oreka apurtzea lortu. Hurrengo minutuetan hobera egin zuen irundarren defentsak, eta lau goleko abantaila ere izan zuten. Hala ere, bira murriztu zuen aldea Tolosak atsedenaldirako.
Bigarren zatiaren hasieran indartsu irten ziren bidasoarrak. Bost goleko aldea izan zuten arren, ez zuten neurketa erabat apurtu. Tolosak ez zuen amore eman, lehian jarraitu zuen, itxaropena galdu gabe. Bost minutu falta zirela bi goleko errenta besterik ez zeukan Bidasoak. Emozioz beteriko amaiera izan zen, baina Bidasoako jokalarien esperientzia nagusi izan zen azken minutuetan. Navaren kontrako porrot mingarria ahazten lagunduko dio Euskal Kopako garaipenak Bidasoari. Finalerdietan izango da Artalekuko taldea.
Argazkia: ataria.info









Deja una respuesta