Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Urtarrilaren amaieran hasiko dituzte Hondarribiko liburutegia handitzeko lanak

9 diciembre, 2014

Urtarrilaren amaieran hasiko dituzte Hondarribiko liburutegia handitzeko lanak

 

Hondarribiko Zuloaga Etxea eta ondoko eraikina erabierritzeko lanak egingo dituzte urtarrilaren amaieratik aurrera. Ondorioz, urte amaierara arte, behin-behineko liburutegia Biteri kaleko modulo prefabrikatuetan egongo da (Jostaldi pilotalekuaren ondoan). Bi hilabete emango dituzte materiala lekualdatzen, eta tarte horretan ez da liburutegi zerbitzurik izango. Biteri kaleko moduluek 680m2ko eremua eskainiko dute, guztiak maila berean, 80 bat irakurketa gunerekin. Gaur egun Zuloaga Etxean eskaintzen diren zerbitzu berdinak bermatuko dituzte. Lekualdatzearen aurrekontua 94.320 eurokoa izango da, horietatik 84.579 moduluak alokatzeko izango dira, eta beste 9.740 materiala eramateko.

Liburutegi berria, urte amaierarako

2015eko abendurako liburutegi berria prest egongo dela aurreikusten du Udalak. 1.203m2ko azalera izango du. Horietatik 947m2 Zuloaga Etxekoak izango dira, eta 257m2 Kale Nagusia 10ean dagoen alboko eraikinekoak. Bi eraikinak lotuta egongo dira barrutik, eta 149 irakurketa gune eskainiko dizkigute, gaur egungo 76en aldean ia bikoitza. Gure irizpidea Zuloaga Etxea erabiltzaileentzat izatea da, eta alboko eraikina, berriz, barruko lanetara bideratua izatea”, azaldu du Kote Guevara liburuzainak.  

Zuloaga Etxea aurkezpena liburutegia

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *