Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Baiona eta Euskal Kostaldeko Orkestra ariko da Variétés aretoan

9 diciembre, 2014

Baiona eta Euskal Kostaldeko Orkestra ariko da Variétés aretoan

 

14.12.12. 4HistoireSoldat“L’histoire du soldat” musika antzerkia eskainiko du Baiona eta Euskal Kostaldeko Orkestrak Variétés aretoan, Hendaiako kultur sasoiaren baitan. Abenduaren 12an izango da, 20:30etan. Errusiako herri ipuin batean oinarritutako antzezlana da, Charles-Ferdinand Ramuz idazle suitzarrak berridatzia eta Igor Stravinsky-k konposatua. Eduardo Lopes izango da zuzendaria, eta Françoise Dorgambide, Fabien Lupinelli eta Samuel Jego antzezle nagusiak. Dantzariak eta musikariak izango dituzte lagun. Erreserbak www.orbcb.fr edo www.ticketnet.fr web guneetan egin daitezke. Sarrera arruntak 12€ balio du, murriztuak, berriz, 5€. Eskualdeko Kontserbatorioko ikasleek doan sartu ahal izango dute, baita 22 urtez azpikoek ere.

 

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *