Abantaila hartu du Real Unionek Almudevarren
Abantaila hartu du Real Unionek Almudevarren
ALMUDÉVAR 0-2 REAL UNION
ALMUDÉVAR: Larrosa, Karol, Arnedillo, Marcos, Casero, Carlos, Dani (Maldonado, 60′), Ramón (Agus, 74′), Rusell, Mallada (Piñeiro, 60′), Nacho.
REAL UNION: Otermin, Ibarbia, Azkoiti, Morcillo, Iriondo, Alastuey (Ozkoidi, 72′), Silas, Eneko Romo (Juan Domínguez, 72′), Urbieta, Goikoetxea.
GOLAK: 0-1: Eneko Romo (28′). 0-2: Urbieta (70′).
Federazio Kopan ere gaindiezin jarraitzen du Real Unionek. Final zortzirenetako joanekoan abantaila handia hartu du Real Unionek, Huescako Almudévar herriko La Corona futbol zelaian. Aurreko kanporaketa guztietan bezala, ligan titular izan diren jokalariei atsedena eman die Aitor Zulaika entrenatzaileak. Baina haien taldekideek maila bikaina eman dute beste behin ere. Hasiera indartsuaren ondoren, aldeko penaltia lortu dute txuribeltzek. Eneko Romok sarera bidali du baloia, irundarrei abantaila emanez.
Lehen zatiaren amaiera aldera gol aukera onak izan ditu etxeko taldeak. Baina aldagelatik pasa ondoren, gora egin du berriro Real Unionek, aldea handitzeko asmoz. Iñigo Urbieta harrobiko jokalariak sartu du bigarrena. Ondoren Juan Domínguez eta Ozkoidi zelairatu ditu Zulaikak, lortutako errenta mantentzeko helburuarekin. Arazorik gabe eutsi dio talde irundarrak abantailari, eta kanporaketa bideratzea lortu du horrela. Bi aste barru jokatuko dute itzulikoa Real Unionek eta Almudévarrek.









Deja una respuesta