Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Puntaleko futbol zelaia birmoldatuko du Hondarribiko Udalak

8 enero, 2015

Puntaleko futbol zelaia birmoldatuko du Hondarribiko Udalak

 

Puntal futbol zelaiaPuntaleko futbol zelaia eraberrituko du aurki Hondarribiko Udalak. Construcciones Campezo S.A enpresari esleitu dizkio lanak, 93.960 eurotan, BEZ barne, eta lanak burutzeko bi hilabeteko epearekin. Neurri txikiko futbol-zelaia da, 38×29’5 metrokoa. Belar naturala dauka orain, baina artifizialarengatik ordezkatuko dute. Txomin Sagarzazu kirol zinegotziak eman ditu lanen inguruko xehetasunak: “Hobekuntzak egingo dira euri-urak jasotzeko, putzurik sor ez dadin eta kirolaren praktika errazteko. Komenigarria iruditu zaigu belar artifiziala jartzea, mantenu txikiagoa eskatzen duelako eta futbol zelaia egoera onean egotea errazten duelako”. Birmoldatzearekin, azpiegituraren erabilerak gora egingo duela uste du Udalak.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *