Arrastoak ikuskizuna eskainiko dute asteartean Hendaian
8 enero, 2015
Arrastoak ikuskizuna eskainiko dute asteazkenean Hendaian
Arrastoak ikuskizuna antzeztuko du Dejabu Panpin Laborategiak Hendaian. Asteazkenean, urtarrilaren 14ean izango da, Mendi Zolan kulturgunean (Sokoburun). Miren Alkala, Urko Redondo, Iñigo Aranbarri eta Ainara Gurrutxaga egongo dira aktore lanean, eta Jon Larrazen biolontxeloa izango dute lagun. 12€ balio du sarrera arruntak, eta 5€ murriztuak. Mendi Zolan kulturgunean eros daitezke.
Antzezlanak Lur izeneko neskatoaren istorioa kontatzen du. Lur txikia zelarik, amak etxetik alde egin zuen, arrastorik utzi gabe. Neskak ez zuen sekula galderarik egin, amaren hilotza aurkitu zuten arte. Sentimenduei eta iraganeko munstroei aurre egin beharko die Lurrek.









Deja una respuesta