Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Euskal Kopako finala jokatuko du Bidasoa-Irunek

5 enero, 2015

Euskal Kopako finala jokatuko du Bidasoa-Irunek

 

FORD MUGARRI ARRASATE 20-27 BIDASOA-IRUN

ARRASATEEuskal Kopako finalean izango da Bidasoa, finalerdian Arrasate gainditu ondoren. Atzo irabazi zuten irundarrek Iturripe kiroldegian. Jon Azkuek ez zuen jokatu, Espainiako junior mailako selekzioarekin ari baita. Ezta Mikhail Revinek ere, belauneko lesioarekin jarraitzen baitu. Neurketa berdindua izan zen lehen zatian, eta gol bakarreko aldearekin hartu zuen Bidasoak aldagelarako bidea. Bigarren zatiaren hasieran etxekoek ezustekoa eman eta aurretik jartzea lortu zuten (14-13). Baina hortik aurrera, Irungo taldeak Ohorezko B Mailaren eta Estatuko Lehenaren arteko aldea agerian utzi zuen. Zazpi goleko aldearekin irabazi zuen azkenean Bidasoa-Irunek. Martxoaren 19an jokatuko dute horiek Euskal Kopako finala. Aurkaria Barakaldoren eta Zarautzen arteko neurketatik aterako da.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *