Sasoiko hasi du urtea Real Unionek
Sasoiko hasi du urtea Real Unionek
TUDELANO 0-1 REAL UNION
TUDELANO: Pagola, Delgado (Martín 61′), Nandi, Mario(Azpilikueta 79′), Lumbreras, Morgado, Lucho(Ardanaz 70′), Lázaro, Reche, Sánchez, Víctor Bravo.
REAL UNION: Tena, Urkizu, Aimar, Esnaola, Morcillo; Rodellar, Alonso (Romo 88′), Silas, Domínguez, Seguín (Azkoiti 86′), Galán( Iñaki Goikoetxea 77′).
GOLA:0-1: Mikel Alonso (60′)
EPAILEA: Fernández Pérez, Alejandro (Katalunia).Txartelak: Reche, Lumbreras (Tudelano); Urkizu, Dominguez(2),Silas (Real Union).
Etxetik kanpo irabazita ekin dio Real Unionek 2015 urteari. Gabonetako etenak ez du Zulaikaren taldearen sasoia kaltetu. Hiru puntuak eskuratu zituen igandean Tuteran, Mikel Alonsok bigarren zatiaren erdian sartutako golari esker. Ondo kokatutako talde sendoa izan zen txuribeltza lehen zatian. Bigarrenaren hasieran Tudelanok baloia eskuratu eta gora egin zuen pixkanaka. Orduan izan zituen abagunerik onenak. Baina Alonsoren golak nafarren gorakada apurtu zuen. Seguinek egindako erdiratzea errematatu zuen tolosarrak 60.minutuan.
Lana gogotik egiteko eta sufritzeko ahalmena erakutsi zituen hortik aurrera Real Unionek. Ia hogei minutu falta zirela, Juan Domínguezek bigarren txartel horia ikusi eta zelaia utzi behar izan zuen. Ondorioz, nola edo hala abantailari eustea izan zen irundarren helburua. Betetzea lortu zuten azkenean, balio handiko hiru puntu gehitzeko. 34 punturekin bukatu du Unionek lehen itzulia. Sailkapeneko bigarren tokian dago, lehenak baino puntu bakar bat gutxiagorekin. Huesca liderra hartu du, hain zuzen ere, hurrengo jardunaldian. Sailkapeneko burua hartzeko aukera izango du igandean Real Unionek.









Deja una respuesta