Casado eta Escondrillas izan dira azkarrenak Hondarribiko San Silvestrean
1 enero, 2015
Casado eta Escondrillas izan dira azkarrenak Hondarribiko San Silvestrean
Bi mila hogei parte hartzaile izan ziren Sport Mundik Hondarribian antolatutako San Silvestre lasterketan. Antonio Casado nafarrak irabazi zuen 19:11ko markarekin, sprintean Ion Garraus irundarra menderatuta. Iker Oliveri hondarribiarra igo zen podiumeko hirugarren tokira. Emakumeetan, Irunen bizi den Itxaso Escondrillas arabarra izan zen onena, 22:37ko markarekin. Nerea Sarriegi hondarribiarra izan zen bigarren, eta Olatz Zabala irundarra hirugarren. Behe Bidasoa eskualdekoak izan ziren ia parte hartzaile guztiak.









Deja una respuesta