Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Bi mila parte hartzaile baino gehiago izango dira San Silvestre lasterketan

30 diciembre, 2014

Bi mila parte hartzaile baino gehiago izango dira San Silvestre lasterketan

 

San SilvestreParte hartzearen errekorra gaindituko du aurten ere Hondarribiko San Silvestre lasterketak. 2.150 korrikalari izango dira irteeran, iaz baino 300 gehiago. Bihar 16:30etan abiatuko dira, eta 6.200m-ko ibilbidea osatu beharko dute. Sport Mundi Elkarte antolatzaileak Behar Bidasoa Gobernuz Kanpoko Erakundeari emango dio izen emateekin bildutako dirua. Gainera, Hondarribia Arraun Elkarteari omenaldia egin nahi izan dio bosgarren edizioan, 2014ean osatu duen denboraldi bikaina dela eta. Lasterketako kamiseta berdea da, eta ikusleei ere Hondarribiaren kolore adierazgarria soinean eraman dezaten eskatu die antolakuntzak. Irteera eta sariak Mikel Orbañanos entrenatzaileak emango ditu. Joan den urtean Ion Garraus irundarra eta Claudia Behobide hondarribiarra izan ziren azkarrenak.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *