Partida erosoa izan du behingoz Bidasoak Artalekun
Partida erosoa izan du behingoz Bidasoak Artalekun
BIDASOA-IRUN 22-16 BARAKALDO
BIDASOA: Dejanovic (5), Cavero (1), Trkulja (2), Crowley (2), Iriarte (2), Zildzic, Muiña (3). Zubiria (12), Vázquez (2 ), Gimeno (2), Fuentes (2), Alzaga, Azkue ( 6).
BARAKALDO: Urretxa (7), Nieto (1), Momeñe (5), Sarasola(1), Borda, Valderrama, Fernández (1). Aurrekoetxea (5), Lucas, Bordegaray, Moreno (1), Piriz (2), García (4), Ortuondo (1).
MARKAGAILUA: 2-0, 2-1, 4-2, 5-5, 8-6, 9-8 (atsedenaldia); 12-9, 15-10, 16-11,19-12, 22-14, 22-16.
EPAILEAK: Gutiérrez Quintano eta Elordui Elorrieta.
Lehen itzuli kaskarra apaindu du Bidasoa-Irunek etenaldiaren aurreko azken jardunaldietan. Bi garaipen kateatu ditu, denboraldi osoan lehen aldiz. Alcobendasen irabazi ondoren, Barakaldo menderatu zuen atzo Artaleku kiroldegian. Neurketa txarra izan zen lehen zatian. Barakaldok lan handia izan zuen Dejanovic gainditzeko, baina Bidasoa ere ez zen fin ibili. Oreka nagusi izan zen arren, Jon Azkueren gol batek aurretik jarri zuen etxeko taldea atsedenaldirako (9-8).
Bigarren zatian Asier Zubiriak erakustaldia eman zuen irundarren atean. Defentsa sendo aritu zen, eta laguntza handia eman zion. Erasoan eroso ibili zen Bidasoa, Azkuek gidatuta. 20-12ko abantaila ere izan zuen Bidasoak, norgehiagoka amaitzeko hamaika minutu falta zirela. Beraz, lasaitasunez bizi ahal izan zituzten azken minutuak jokalari eta zale irundarrek. Mikel Alzaga usurbildarrak debuta egiteko aukera izan zuen amaiera aldera. Bederatzigarren tokian dago Bidasoa, eta hiru puntura ditu play-off postuak. Lan handia dago aurretik.









Deja una respuesta