Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Gol festarekin agurtu du urtea Real Unionek

20 diciembre, 2014

Gol festarekin agurtu du urtea Real Unionek

 

REAL UNION 4-0 CONQUENSE

REAL UNION: Tena, Urkizu (Azkoiti, 74′), Sagastibeltza, Esnaola, Morcillo, Rodellar, Alonso, Silas, Juan Domínguez, Seguin (Eneko Romo, 80′), Goikoetxea (Galán, 76′).

CONQUENSE: Bernabé, Sendoa, Rojo, Omar, Picón (Reina, 74′), Curro Vacas (Dani, 64′), Salero (Varela, 74′), Borja, Oscar Vega, Jose Vega, Pituli.

GOLAK: 1-0: Juan Domínguez (32′). 2-0: Mikel Alonso (41′). 3-0: Silas (58′). 4-0: Azkoiti (81′).

EPAILEA: Fernández Alvarez (Errioxa). Txartel horiak: Urkizu, Silas, Alonso (Real Union); Salero, Borja (Conquense).

IMG 20141220 205026Bukaera bikaina eman dio Real Unionek 2014 urteari. Neurketa txukuna egin du, eta ikuskizuna eskaini die Galera hurbildutako zaleei. Lehen ordu erdi orekatuaren ondoren, txuribeltzak jaun eta jabe izan dira. Seguini atezainak egindako penaltiak aldatu du norgehiagoka. Juan Domínguezek jaurti du baloia, eta atezainak gelditu badu ere, ihes egin dio, eta sarerako bidea hartu du. 1-0ekoak indarra eman dio etxeko taldeari. Juanek berak aldea handitzeko aukera izan du sei minutu beranduago, baina atearen gainetik irten da bere errematea. Atsedenaldiaren atarian, Mikel Alonsok gol ikusgarria sartu du. Morcillok eta Juan Domínguezek egindako jokaldiaren ondoren, jaurtiketa ederra egin du tolosarrak arearen ertzetik.

Bigarren zatia Real Unionek denboraldi osoan izan duen lasaiena izan da. Irteera biziaren ondoren, hirugarren gola sartu du Silasek, Morcilloren erdiratze ona buruz errematatuta. Txuribeltzek ez dute intentsitatea galdu, gol gosez jarraitu dute aurrera. Azkoitik egin du laugarrena, areatik urruti egindako jaurtiketarekin. Conquensek ez du azken momentuko ezustekorik eman, eta eroso eutsi dio Unionek abantailari. Bosgarren garaipena dute irundarrek segidan. Azken hamar partidetatik bakarra galdu dute. Bolada ikusgarri horren emaitza sailkapenean nabari da. Real Unionek bigarren postuan ekingo dio Santo Tomas egunari. Jardunaldiko gainontzeko emaitzen arabera, hirugarren edo laugarren izango da kasurik okerrenean Real Union. Merezitako atsedena hartuko dute txuribeltzek Gabonetan.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *