Urritxen kanporatu du Real Unionek Amorebieta
Urritxen kanporatu du Real Unionek Amorebieta
AMOREBIETA 1-3 REAL UNION
AMOREBIETA: Jon Ander, Amelibia, Ariño, Aitor Blanco, Alberto Delgado, Moustapha, Bordas (Etxeberria, 68′), Apraiz, Muniozguren, Ibai, Arriaga.
REAL UNION: Otermin, Ibarbia, Azkoiti, Arzamendi, Urkizu, Iriondo, Rodellar (Eneko Romo, 58′), Silas (Patxi, 84′), Juan Domínguez (Beñat Alastuey, 78′), Urbieta, Galán.
GOLAK: 1-0: Urbieta (31′). 2-0: Galán (42′). 2-1: Muniozguren (49′). 3-1: Eneko Romo (72′).
Federazio Kopan ere fin dabil Real Union. Final zortzirenetarako txartela eskuratu zuen atzo, Amorebieta bere etxean gaindituta. Ordu erdia bete ondoren sartu zuen Iñigo Urbietak irundarren lehen gola. Harrobiko jokalariak berak egin zuen erdiratzea hamar minutu beranduago, Galanek baloia sarera bidaltzeko. Kanporaketa ia erabakita utzi zuen Real Unionek atsedenaldirako.
Bigarren zatiaren hasieran emozioa eman nahi izan zion Amorebietak, Muniozgurenen golari esker. Baina irundarrek sendo eutsi zioten abantailari, ezustekoari tarterik utzi gabe. 72.minutuan hirugarren gola sartu zuen Eneko Romok buruz, estrategiako jokaldia borobilduz. Beñat Alastuey eta Patxi Martinez filialeko jokalariei zelairatzeko aukera eman zien ondoren Zulaikak. Final zortzirenetan izango da azpeitiarrak zuzentzen duen taldea.









Deja una respuesta