Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Hondarribiak baditu aurrekontuak

18 diciembre, 2014

 Hondarribiak baditu aurrekontuak

 

Plenoa abenduak 1717.573.407 euroko aurrekontua onartu zuen atzo Hondarribiko udalbatzak. Lau orduko eztabaidaren ondoren lortu zuten akordioa, EAJren, H1!en eta PPren aldeko botoekin. PSE-EE-k abstenzioaren alde egin zuen, eta Bilduk, aldiz, kontrako botoa eman zuen. “Gure emendakin inportanteenak ez dituzte onartu: alokairu sozialean dirua jartzea eta langabeziaren kontrako enplegu plan bat egitea”, azaldu du koalizioak. Aitor Kerejeta alkateak Bilduren jarrera kritikatu du: “Ez dut ulertzen BILDU eta ezker abertzalearen postura, nik hemen daramazkidan 20 urteetatik 19tan aurkako botoa eman dutelako”.

Pozik dago, hala ere, Kerejeta, bere legealdiko azken aurrekontuak aurrera atera direlako: “Urtarrilaren lehen egunetik aurrekontu berriekin lanean hasiko gara, eta hiritarrek eskertu egingo dute. Hondarribiari beharrezkoa duten estabilitatea ematen diogu, bide onetik jarraitzeko, zorrik gabe eta inbertsioak egiteko gaitasunarekin”. Guztira 40 emendakin aurkeztu ditu koalizioak, eta horietatik hamabi onartu dituzte, 174.350 euroko kopuruarekin. Horien artean: 90.000 euro komun publikoak egiteko, 20.000 euro Mendeluko parkea birgaitzeko, 18.000 Mendelun ikerketa sozio-ekonomiko bat egiteko, 12.000 euro Guadalupeko Gotorlekuko memoria historikoaren liburu bat idazteko, 6.000 euro Polborinean eskilara mekaniko batzuk egiteko ikerketa idazteko eta 3.750 euro Gurutze Gorriarentzat zenbait ekimenetarako.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *