Birziklatzearen dama jokoa eskainiko du Txinzerrek Gabonetako Haur Parkean
Birziklatzearen dama jokoa eskainiko du Txinzerrek Gabonetako Haur Parkean
Txingudiko Zerbitzuak erakundeak stand-a izango du Ficobako Gabonetako Haur Parkean. Birziklatzearen Dama Jokoa eskainiko die haurrei. Telebista pantaila batean hainbat hondakinen irudiak ziztu bizian igaroko dira. Irudi bat gelditzen denean, hondakin hori bota behar den edukiontziaren kolorean kokatu beharko dute parte hartzaileek. Hainbat begiralek dinamizatuko dute jokoa, eta egindako okerrak baliatuko dituzte modu atseginean gogorarazteko zertarako balio duen edukiontzi bakoitzak, zer bota behar den, eta zer ez.
Jokoaren bidez, birziklatzeak duen garrantziaz haurrak kontzientziatzea da Txinzerren helburua. “Gabonetako Haur Parkea aukera ezin hobea da haurrengana eta, hedaduraz, familiengana iristeko eta etxean hondakinak bereizteak duen garrantziaren mezua helarazteko” adierazi du Leire Zubitur Txingudiko Zerbitzuak erakundeko gerenteak. Joan den urtean estreinatu zuten dama jokoa, eta arrakasta handia izan zuen. 3.200 bisitari baino gehiago izan ziren stand-ean.
Deja una respuesta